'Atauts' babesteko eskatu diogu EH Bilduren udal gobernuari datozen inauteriei begira

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Tolosa 2024ko urtarrilaren 17a

Iazko inauterietan Oteizaren Atauts eskulturak jasan zituen kalteak ekiditea eta tolosar guztion ondarea babestea da asmoa.

Gaur goizean, Tolosako EAJren udal taldeak honako eskaera hau egin dio EH Bilduren udal gobernuari datozen inauteriei begira: babes dezala Trianguloa plazan dagoen Oteizaren Atauts eskultura.

Arrazoiak honako hauek dira:

- Iazko inauterietan eskultura horrek pairatu zituen kalteak ekiditea eta ez errepikatzea.
- Tolosar guztiona den ondarea babestea.
- Tolosako Udalari, aurreko udal gobernuak hala erabakita, Atauts eskulturaren berroneratzeak diru kopuru handia suposatu diola; zehazki, 9.498,50 eurotako kostua suposatu du tolosarrontzat gauzatutako konponketak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!