Tolosako EAJ-PNVk talde “sendoa, anitza eta Tolosarekin konprometitutako pertsonekin osatua” izango du “etorkizuneko erronkei aurre egiteko eta Tolosak aurrera egiten eta hobetzen jarrai dezan, herritar guztien eskutik”. Xarles Iturbe alkategaiak maiatzeko hauteskundeetan bidelagun izango dituen taldekideak aurkeztu ditu.
“Pozik eta harro” agertu da eta Iturbe, bereziki, “oso eskertuta” bere taldea aurkezterakoan: “Gure herriarenganako maitasunak eta Tolosaren alde lan egiteko gogoak batzen gaitu. Hautagaitzatik Tolosarekiko gogoa, ilusioa eta konpromisoa nabarmenduko nituzke. Talde anitza, gaitasun handikoa, profil desberdineko pertsonez osatua”. Hautagaiak ziurtatu duenez, talde jeltzalearen helburu nagusia da “Tolosak proiektu berriekin aurrera egitea”.
Iturbek bere taldeak bultzatuko dituen ardatzetako batzuen berri ere eman du: “Pertsonak erdigunean jartzen dituen Tolosa bizia nahi eta behar dugu. Ekonomikoki oparoa, enplegu-aukera berriekin, adinekoen eta gazteen ongizateaz arduratzen dena. Etxebizitza aukera berriak eskaini nahi ditugu Tolosan, gazteek Tolosan bizitzeko aukera izan dezaten, alokairuaren aldeko apustu garbia eginez”. Halaber, Iturbek adierazi du “Tolosa parekideago, euskaldunago, kulturalki biziago, kirolzaleago, berdeago, atseginago eta irisgarriago baten alde” lan egingo dutela. “Hamaika proiektu ditugu hori lortzeko, eta batzuk aipatu nahiko nituzte: alokairuko etxebizitza babestuak Iurramendin eta Amarotzen; aparkaleku-alternatiba berriak; ospitale publiko berria Tolosan; Andragora, Tolosaldeko emakumeen etxea; Apatta industrialdearen 2. fasea eta ELIKER, Kalitatezko Elikadura Zentroa, garapen ekonomikoa bultzatzeko; Alde Zaharra biziberritzeko plan berezia eta Zumarditxikia herritarren eskura jartzea; kultura-azpiegiturak berrantolatzea: besteak beste, liburutegi berria, Euskararen Etxea eta gazteei eskainitako zerbitzuak indartzeko; trantsizio energetikorako urratsak eta parte hartzeko bide iraunkorrak sustatzea, kalitatezko arreta bermatuz. Aurrera Batera Tolosa!", gaineratu du.
Ondokoa da Tolosako EAJ-PNVren datozen hauteskundeetarako taldea:
|
IZENA |
ADINA |
IKASKETAK - LANBIDEA |
1 |
Xarles Iturbe Pasaban |
44 |
Industria Ingeniaria eta Executive MBA. Zinegotzia 2021-2023. |
2 |
Biotza Agirre Ugalde |
50 |
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna. Kontabilitate auditorea, irakaslea eta ikasketa buru. |
3 |
Leire Zubeldia Rezola |
51 |
Ingeles Filologian lizentziaduna. Irakaslea. Atzegiko etxebizitza tutelatuetan hezitzailea. Nazioarteko harremanen arduraduna La Sallen. |
4 |
Xabier Balerdi Tolosa |
58 |
Filosofia eta Letretan lizentziaduna. Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariordea. Zinegotzia 2019-2023. |
5 |
Ainhoa Dominguez Landa |
50 |
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna. Lanbide Heziketako irakaslea eta tokiko eta nazioarteko hainbat proiekturen koordinatzailea. |
6 |
Patxi Amantegi Zubiria |
57 |
Lanbide Heziketa - Elektrizitatea. Goi Tentsioko elektrizitate sareen mantenu langilea. Zinegotzia 2015-2023. |
7 |
Iker Uson Gonzalez |
43 |
Politologoa. Gizarte-Langilea. Giza Eskubideetan doktorea. Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte-langilea. |
8 |
Izarne Iglesias Garcia de Iturrospe |
33 |
Gizarte Hezitzailea. Kirol monitorea. Fraisoro-Uliazpin zaintzaile. Zinegotzia 2019-2023. |
9 |
Itxaropena Urkiola Negredo |
45 |
Ingeles Filologian lizentziaduna. Ikastolako irakaslea. |
10 |
Jon Zalduendo Telleria |
26 |
Zuzenbidean graduatua. Alegiko Udaleko Idazkari Kontu-Hartzailea. |
11 |
Nerea Zamora Etxebeste |
48 |
Gizarte hezkuntzan diplomatua, Magisteritzan diplomatua eta Irakasle lanetan. |
12 |
Javier Zabala Sastre |
46 |
Ingeniari Industriala Mekanikoa eta Enpresen Antolakuntzan. Ingeniaria enpresa industrialean. |
13 |
Joana Ezkiaga Jauregui |
33 |
Giza Zientzietan eta Komunikazioan lizentziaduna. Komunikazio arduraduna. |
14 |
German Ormazabal Artolazabal |
57 |
Zuzenbidean lizentziaduna. Goi Mailako Musika ikasketak. |
15 |
Ainhoa Etxeberria Aranburu |
54 |
Magisteritzan diplomaduna. Administraria. |
16 |
Aritz Davila Beraza |
31 |
Goi-Mailako Marketin zikloa. Administrazio eta Finantzetako Goi-Mailako zikloa. Administraria, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun Justizia eta Gizarte Politikako Familia zuzendaritzan. |
17 |
Olatz Peon Ormazabal |
53 |
Gizarte Lanean diplomaduna. Tolosako Alkate 2015-2023. |
18 |
Jokin Azkue Arrastoa |
62 |
Psikologian lizentziaduna. HABEko Zuzendari Nagusia Eusko Jaurlaritzan. |
19 |
Jokin Bildarratz Sorron |
60 |
Tolosako Alkate 2003-2011. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua. |
20 |
Mirentxu Etxeberria Arrue |
87 |
Tolosako Alkate 1983-1987. |