Bilera irekia Batzokian

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Villabona 2026ko otsailaren 5a

Otsailaren 10ean, asteartean, izango da 19:00etan, Villabonako Batzokian.

Amasa Villabonako Euzko Alderdi Jeltzalearen udalbatzarrak bilera irekia egingo du otsailaren 10ean, 19:00etan, alderdikideak zein publiko orokorrari zuzenduta.

Topaketaren helburua herritarren parte-hartzea sustatzea, udalaren intereseko informazioa partekatzea eta herritarren ekarpenak, kezkak eta proposamenak entzutea da.

EAJren udalbatzarretik interesa duten herritar guztiak animatu nahi ditu elkarrizketa-gune ireki eta eraikitzaile honetan parte hartzera.

Ezin baduzu etorri, baina informazioa jaso nahi baduzu idatzi eaj.pnv@villabona.eus helbidera eta gure proposamena helaraziko dizugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!