Bidegorri berriaren segurtasun faltak kezka sortu du

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Villabona 2026ko otsailaren 2a

Ez da ulergarria segurtasuna bermatu gabe halako obra bat ireki izana.

Duela egun gutxi inauguratutako pasealeku berriak segurtasun-arazo larriak ditu, eta herritarren artean kezka handia sortu du. Izan ere, Iruratik Villabonara bizikletan bazatoz, bidegorriko aldapa igo eta aurrera jarraituz gero, pasealekua bat-batean amaitzen da eta zuzenean eskailera arriskutsu batzuetara eramaten du, inolako abisu argirik edo babes-neurri egokirik gabe.

Egoera hau bereziki arriskutsua da oinezkoentzat, bizikletentzat, adinekoentzat eta haurrek erabiltzen dutenean. Distrakzio txiki batek istripu larriak eragin ditzake, eta hori guztia azpiegitura berri batean gertatzea onartezina da.

Ez da ulergarria segurtasuna bermatu gabe halako obra bat ireki izana. Seinaleztapen egokia, babes-hesiak eta diseinu seguruagoa ezinbestekoak dira erabiltzaileen osotasuna bermatzeko.

Arduradunei berehalako neurriak hartzea eskatzen dizkiegu, istripuren bat gertatu aurretik. Herritarren segurtasuna ezin da bigarren mailan utzi.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!