MOZIOA; Txermingo aparkalekua eraberritzeko lanak eta argi falta

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Villabona 2025eko abenduaren 16a

Iberdrolak Txermingo aparkalekuari behin betiko argindarra eman arte, Udalak aldi baterako sorgailu bat kontrata dezala, beharrezko argiztapena eta oinarrizko segurtasun-baldintzak bermatzeko.

Amasa Villabonako Udalak Txermingo aparkalekua eta inguru hori eraberritzeko lanak hasi zituen maiatzean. Obrak hasteko unean, guztiek bagenekien Txermin inguruko kutxa elektrikoak ez zuela karga gehiago jasateko gaitasunik, eta, ondorioz, beharrezkoa izango zela argindar-hornidura berria ezartzea. Hala eta guztiz ere, maiatzean lanak hasi ziren eta bi hilabeteko epean amaitzea aurreikusi zen.

Epea igaro den arren, Txermingo aparkalekua oraindik ez du argirik eta kotxe elektrikoen auto-kargadoreak ere ez daude erabilgarriak, eta horrek eragin zuzena du herritarren egunerokoan. Txermingo aparkalekua ia amaituta dagoen arren, gauetan ez dago segurtasunik ezta irisgarritasun egokirik ere. Gainera, egoera honek udalaren irudia kaltetzen du, obra ia amaituta egon arren zerbitzua ez bai dago behar den bezala.

Argindar faltaren arrazoi nagusia Iberdrolak oraindik ez duelako eman hornidura berria da, eta, bien bitartean, espazioa ez da batere segurua . Horrek herritarren artean ezinegona eta haserrea sortzen du, bereziki Txermingo aparkalekua herritarren behar bati erantzuteko eraberritu bai da.

Eskatzen dugu;

1. Iberdrolak Txermingo aparkalekuari behin betiko argindarra eman arte, Udalak aldi baterako sorgailu bat kontrata dezala, beharrezko argiztapena eta oinarrizko segurtasun-baldintzak bermatzeko.

2. Udalak energia-horniduraren arazoaren konponbidea lehenets dezala, eta Iberdrolarekin harreman eta koordinazio estua mantendu dezala, instalazioa ahalik eta azkarren martxan jartzeko.

3. Udalak herritarrei informazio gardena eta eguneratua eskaini dezala, bai argindar-horniduraren egoerari buruz, bai konponbide-prozesuaren aurrerapenari buruz.

4. Udalak obra-kontratuaren jarraipena eta kontrola zorrotz egin dezala, eta egindako atzerapenen erantzukizunak behar bezala aztertu eta, hala badagokio, dagokien neurriak har ditzala.

Ondorioz, herritarren interes orokorra eta azpiegituren erabilgarritasuna lehenetsiz, eskatzen dugu Udalak neurri eraginkorrak har ditzala Txermingo aparkalekuan, eta, bitartean, argindarrik ez egoteak ez dezan eragotzi espazio publikoaren erabilera eta herritarren ongizatea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!