Amasa-Villabonaren etorkizuna jokoan

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Villabona 2025eko maiatzaren 14a

EH Bilduk inbertsioetarako dirua ez du erabiltzen.

Beatriz Unzue buru duen EH Bilduko gobernuak 2023an 3.145.075,48 euro zituen inbertsioak gauzatzeko. Baina, urte amaieran kopuru horren % 77, 24 erabili gabe utzi zuen; izan ere, aurreikusitako diru kopurutik 715.753,43 euro gastatu zituen, hau da erabil zezakeenaren % 22,76 besterik ez. Eta hori hala izan da udalak arkitekto bat, bi aparejadore eta lan-karga planifikatzeko bi langile dituelarik. Baliabideak baditu, beraz, baina ekimenik ez. Honetatik guztietatik hauxe ondorioztatzen da: EH Bilduk ez du ez kudeatzeko gaitasunik, ez borondaterik eta, ondorioz, udala geldirik dago eta herritarrak zaindu gabe. EH Bilduk egin beharreko lanei ekin ez, eta herriaren etorkizuna hipotekatu egiten ari da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!