Aurrekontuetako datuen arabera, proiektuaren kostua 627.972 eurokoa izango zen. EAJ-PNVk berehala adierazi zuen aurreikuspena ez zela erreala, eta, tamalez, denborak arrazoia eman digu; izan ere, udal gobernuak ez zuen Balio Erantsiaren Zerga (BEZa) aintzat hartu, eta horretarako, hain zuzen, kreditu- aldaketa egin behar izan du, eta beste proiektuetarako beharrezkoa den dirua, agian egiterik egongo ez den liburutegiaren berriketarako bideratu.
Baina kontua ez da hor amaitu; 800.000 euro horietan udal gobernuak altzariak erosteko kopururik ez du-eta aurreikusi. Beraz, altzariak erosteko diru koupurua gehituta, proiektuak, ondo bidean, 1.000.000 euro inguruko fakturazioa izango du.
Guztion dirua kudeatzen denean, oso zorrotz jokatu behar da, eta begi bistakoa da hori ez dela udal gobernuaren jokabidea izan. Gainera, ez zuen egia adierazi, ezta gure taldeak aurreikusitako kopurua eskasa zela adierazi zionean ere. Zer utziko du egin gabe udal gobernuak azkenean proiektu hau aurrera ateratzeko? Gezurrak buztana labur, baina itzal luzea duela agerian dago.