Zur eta lur

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Villabona 2025eko otsailaren 4a

Harrituta utzi gaitu Amasa-Villabonako EHBilduk agintzen duen gobernuak Aiztondo Euskal Eskola publikoa harro! taldeak udalbatzari aurkeztu eta honek onartutako eskaera ez dela bete egiaztatzeak.

Euskal Eskola Publikoko ordezkariok, Hezkuntzaren sare publikoko partaideak izanik, hauxe eskatu zioten herritarrengandik gertuen dagoen erakunde publikoari: aurtengo aurrematrikulazio kanpaina abiatu aurretik, udalak  bere menpe dauden komunikazio bideetan gurasoek haien haurrak eskola publikoko sareko zentroetan matrikula ditzaten animatzeko mezuak jar ditzala.

Eta amasar eta billabonatarren ordezkariok bat egin genuen eskariarekin. Baina, proposamena aurreko astean onartu eta aurrematrikulazio kanpaina atzo hasi bazen ere, Amasa-Villabonan agintzen duen EHBilduren gobernuak ez du udalbatzak onartutakoa bete.

Gu zur eta lur, lur jota uzteko moduko tratua jasotzen ari dira Aiztondo Euskal Eskola Publikoa Harro! taldeko gurasoak, irakasleak eta langileak Amasa-Villabonako gobernuaren aldetik: eskaeraren eztabaida atzeratu ondoren, onartutakoa bete ez. Itxura denez, Amasa-Villabonan, emandako hitzak ez du ezer balio alkatea eta udal gobernuarentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!