EAJK HITZA EMAN ETA HITZA BETE

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Villabona 2024ko abe. 23a, 13:28

Foru Aldundiak 2 urtetan 600.000€ bideratuko ditu Amasako errepidea zabaldu eta espaloia egiteko.

2015-2019 legealdian Maite Izagirrek, orduko Amasa Villabonako alkateak (EAJ), eta Aintzane Oiarbidek, Bideazpiegituretako diputatuak (EAJ), bilera bat baino gehiago gauzatu zituzten Amasatik Villabonako errepidearen egoerari buruz hitz egiteko, EAJko alkateak bere egin baitzituen Amasko zenbait herritarren kezkak eta eskariak.

(Legealdi honetan ere, bilera bat baino gehiago izan dute Amasa Villabonako EAJko udal taldeko zinegotziek eta Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatua den Felix Urkolak eta, azkenik, aurtengo irailean adostasun batera iritsi ziren diputatua eta Amasa Villabonako Alkatea.

Bi erakundeek errepidea zabaltzeko eta espaloiak egiteko lanak eragingo dituen gastuak banatzeko konpromisoa hartu zuten; horren arabera, Aldundiak gastuen %39,26 eta Amasa Villabonako udalak %60,74 hartuko dute bere gain.

Hau horrela, 2025ko Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuek Amasako errepidea zabaltzeko eta espaloiak egiteko lanetarako 600.ooo euroko ekarpena aurreikusten dute, ekarpen hori bi urtetan gauzatuko delarik. Horretaz gain, Aldundiak aurki ekingo die Amasara doan errepidearen sarrera zabaltzeko lanei, eta lan hauen kostu osoa, 289.107 €, hain zuzen, bere gain hartuko du Aldundiak.

EAJk bete egin du hartutako konpromisoa, baina Amasako errepidearen zabaltzea eta hainbeste urtetan amasatarrek eskaturiko espaloiak errealitate bihurtzeko, guztiz beharrezkoa da Amasa Villabonako EHbilduren udal gobernuak bere hitza betetzea eta lan horiek bideratzeko diru partida behar adina diruz hornitzea.

Amasa Villabonako EAJ udal taldeak espero du EHbilduren udal gobernuak aurrekontuetako partida hori lehenbailehen egokitu dezala Aldundiarekin hitzarmena sinatu eta lanekin hasi ahal izateko. Amasa Villabonak ezin du aukera hau galtzen utzi eta guk geure esku dagoen guztia egingo dugu amasarrek merezi duten errepidea lehenbailehen eduki dezaten.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!