Makillajea

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Villabona 2024ko abenduaren 5a

EH Bilduko bozeramaileak ederki nabarmendu zituen Plenoan EH Bilduk aurkeztutako aurrekontuaren onurak, eta, aldi berean zituen inperfekzioak maisuki estali. 

Gustuko ez ditugun «inperfekzioak» estaltzeko erabiltzen dugu makillajea. Gustuko ez duguna ezkutatzeko edo gustuko ditugun ezaugarriak nabarmentzeko. Amasa Villabonan, EH Bilduko bozeramaileak ederki nabarmendu zituen Plenoan EH Bilduk aurkeztutako aurrekontuaren onurak, eta, aldi berean zituen inperfekzioak maisuki estali. Estalitako egia horietako bat hauxe: herriak behar duen Amasako errepidea egiteko, beharrezkoa dela Foru Aldundiaren 2025eko aurrekontua onartzea. EH Bilduk zuen horretarako aukera. Ez du nahi izan. Nahiago izan du Amasa billabonatarrentzat hain beharrezkoak diren aurrekontu horiek beste alderdi batzuei esker aurrera ateratzea. Eta gero horrexegatik kritikatu. Makillajea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!