EH Bilduk udala alderdikeriaz erabili izana salatu du EAJk

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Villabona 2024ko azaroaren 15a

Udala herritar guztien etxea da eta alkate andereak ere herritar guztiak ordezkatu beharko lituzke

EAJk salatu du EH Bilduk udala, herritar guztion etxea,  kanpainako ekitaldi propio baterako eta EH Bilduk antolatu duen manifestazio baterako deialdia egiteko erabili izana.
 
Larria iruditzen zaigu enkartelada horren buru Beatriz Unzue alkate anderea bera izatea; Argazkian bera beste 6 zinegotzirekin batera gehi Ander Goikoetxea Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidearekin eta Adunako alkatea den Cristina Rodriguezekin azaltzen baita.
 

Beatriz Unzue alkate andereari eskatzen diogu Amasa-Villabonako herritar guztien etxea alderdikeriaz erabiltzeari uzteko eta guztion alkatea izateko eta ez herriaren zati batena bakarrik.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!