45 urte Gernikako Estatutoa onartu zela

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Villabona 2024ko urriaren 25a

Federiko Zabala Tolosan jaio eta Villabonan bizi zenak eman zion sarrera Gernikako Estatutoari Madrilen.

1978ko abenduaren 29an Gernikan bildu zen Euskal Legebiltzarkideen batzarra. Testua Madrilen erregistratu behar zen, Kongresuan.

Azkar jardutea eta estatutuaren zirriborroa inork baino lehenago bidaltzea erabaki zuten, baita karreran zeuden kataluniarren aurretik ere. Juan Echevarriak (UCD), Kepa Sodupek (EAJ) eta Carlos Corcuerak  (PSOE) osatutako legebiltzarkideen batzarrerako ordezkaritza bat Gernikako posta bulegora joan zen testua bidaltzeko. Echevarriak aero-taxi bat hartu eta Madrilera joan zen zirriborroa Kongresuko idazkaritza nagusian erregistratzera.

Bertan zuen zain Tolosan jaio eta Villabonan bizi zen Federiko Zabala Altzibar Jauregi senatari jeltzalea, testu autonomikoa ganberan utzi zuten, Madrilen. Bi ordu geroago, diputatu katalanek estatutua aurkeztu zuten.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!