Udala geldirik eta ideiarik gabe dago

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Villabona 2024ko irailaren 6a

5 urte eta 4 hilabete beranduago sinatu du EH Bilduko gobernuak lagapen kontratua

Atzo argitaratutako berriaren bidez, Beatriz Unzuek, alkate andereak, lotsa pasarazi digu, guri eta Amasa-Villabonatarrei. Izan ere, gaur jakinarazi du Truchuelo familiak argazki dendako funtsa udalaren esku utzi duela eta, gure harridurarako, albiste hori 2019ko maiatzean argitaratu zen udalaren web orrian, Atarian eta Diario Vascon, besteak beste.

2019an, beraz, iritsi zen Truchuelo familiarekin akordio batera eta 5 urte eta 4 hilabete beranduago sinatu du EH Bilduko gobernuak lagapen kontratua, delako kontratua Idazkaritzan egon da 2019ko apiriletik.

Hilabeteak daramatzagu kezkatuta udal gobernuak ez duelako gobernatzen; pilotu automatikoa jarrita dabil, bai, baina ez dakigu nora; eta atzo argitaratu duten albistea horren adierazgarri garbia da. Horregatik eskatzen diegu Beatriz Unzue Alkateari eta bere aholkulari politikoa den Xabat Laborderi, lanean has daitezela eta Amasa-Villabonak dituen proiektuak martxan jar ditzatela: konpon dezatela kiroldegiaren gaia, txukun dezatela Txermingo aparkalekua…

Horiexek lirateke gustura ikusiko genituzkeen argazkiak, ez duela 5 urte eta erdikoak, eta, nahi izanez gero, badute nahikoa lan. Beste behin ere berresten dugu horretan Amasa-Villabonako EAJ eta bere zinegotziak laguntzeko prest gaudela.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!