ZORIONAK BAKARTXO

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Villabona 2024ko maiatzaren 14a

Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidente aukeratu dute berriro, gehiengo osoz.

2003-2007 Amasa Villabonako alkate eta 1999-2003 eta 2007-2011 legealdietan zinegotzi izan zen Bakartxo Tejeria hautatu dute Eusko Legebiltzarreko presidentea gehiengo osoz eta lehenengo bozketan.
 
Tejeria EAJ-PNVko ordezkaria izango da lau legegintzalditan kargu hori beteko duen lehena.
Bere hitzaldian, Bakartxo Tejeriak honakoa adierazi du aukeratua izan ondoren: «Gaur, Eusko Legebiltzarraren hamahirugarren legegintzaldiari hasiera ematen diogu. Herri honekiko konpromisoa berritzen dugu; gure eserlekuak hartzen ditugu, horrek dakarren ohorearen eta erantzukizunaren jakitun. Ohorea, legebiltzar honetan euskal herri-burujabetza dagoelako; gu –legebiltzarkideak– euskal herritarren legezko ordezkariak izateko hautatuak izan gara. Eta erantzukizuna, gure betebeharra baita herriaren eta herritarren borondatea errespetatzea eta errespetaraztea».
 
Zorionak eta harro zutaz Bakartxo.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!