Nahiz eta EH Bilduko bozeramaileari xelebrekeria iruditu, Amasa Villabonako EAJko zinegotziok, herritar batzuek islatutako kezka udalbatzara eraman genuen; eta, hala, hilerriaren irisgarritasuna eta herritarrentzat aparkaleku egokituak egokitzea eskatu genuen.
Udal gobernuak udaberri honetan hilerriko harribila kendu eta 1,5 metroko bidea gauzatzeko konpromisoa hartu zuen eta baita herriko aparkaleku egokituak berraztertu eta zabalagoak egitekoa ere.
Gaia gertutik jarraituko dugu hartutako konpromisoa bete dezaten.