Amasako Iturrigoxo berriro zabaltzeko eskatuko du EAJk

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Villabona 2023ko ira. 25a, 09:39

Asteazkenean egingo den osoko bilkuran aurkeztuko du Villabona-Amasako EAJk Amasako Iturrigoxo taberna-jatetxearen berrirekieraren inguruko mozioa.

Iturrigoxo jatetxea Amasako Kultur etxean kokatuta dago, Amasako plazan. Elizaren parean. Erdigunean. 2005ean inauguratu zenetik, Iturrigoxo establezimenduak hainbat maizter izan ditu. Orain, Iturrigoxo itxita egon da urte oso batez. Eta, ez da lehenengo aldia denboraldi luze bat itxita egon dena.

Taberna, eta kultur etxeak dituzten funtzio kultural, sozial zein ekonomikoak kontutan hartuta, berriro irekitzea ezinbestekoa dela pentsatzen dugu horregatik, eta kontuan hartuta hori dela Amasan bizi diren biztanleen eskaera, nahia, eta beharra, Villabona-Amasako EAJk eskaera horrekin bat egiten du. Amasan bizi diren pertsonen bizitza sozialerako horrelako leku bat behar beharrezkoa baita. EAJk udalari proposamen bat luzatu dio, formulak ezberdinak azter ditzala berriro irekitzeko, herritarrei zerbitzua emango dien taberna edukitzeko, Amasako ume eta gaztetxoentzat gela bat egokitzeko, eta jolastoki, aterpe edo liburutegi moduan erabili ahal izateko.

Eskaerak:

  • Iturrigoxo Taberna Amasako jaietarako irekitzea ahalbidetzea.
  • Iturrigoxo urtean zehar berriro irekita egon dadin eta sortu zenerako zerbitzua eman ahal izan dezan, Iturrigoxo taberna irekitzeko beharrezko izapideak burutu ditzala. 

Eta horretarako formula ezberdinak izan daitezke:

  • Lehiaketa berri baten bidez emakida berria egitea.
  • Interes soziala duen enpresa bat kontratatzea.
  • Lagapena-kontratu bat egitea, zerbitzua ustiatzeko prest dagoen udalerriko elkarteren bati.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!