“Proiektu estrategiko garrantzitsuak ditugu jokoan”

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Villabona 2021eko azaroaren 17a

EAJ-PNVk herri galdeketan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak

Villabonako Udaleko EAJ-PNVren taldeak talde ezberdinek aurkeztutako 11 proiekturi buruzko herri galdeketan parte hartzera animatu nahi ditu amasar eta billabonatar guztiak. Proiektu horiek telematikoki eta aurrez aurre bozkatu ahal izango dira.

EAJ-PNVren ustez, garrantzitsua da parte hartzea, hainbat arrazoirengatik: lehenik eta behin, herriko indar politiko guztien artean seriotasunez eta adostasunez landutako prozesu parte hartzaile baten amaiera delako. Eta bigarrenik, aurkeztutako lanen artean gure herriaren etorkizunerako estrategikoak diren proiektu batzuk daudelako.

Bi arrazoiengatik,  zuzeneko demokraziaren mekanismoak interesgarriak direlako, eta, udal-gobernuen taldeek beren jarduera-planak zentratu ditzaten, herritarrei aktibatzeko eta botoa emateko eskatzen diegu herri galdeketan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!