EAJ-PNVk euskara araudia errespetatzeko eskatzen dio alkateari

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Villabona 2019ko uztailaren 9a

Honako oharra kaleratu du Amasa-Villabonako EAJko udal taldeak: Amasa-Villabonako EAJ-PNV udal taldeak Alkate berriari euskara sustatzeko araudia betetzerakoan zorrotza izan dadila eta arau horrek dioena egoera guzietan errespetatzeko eskatzen dio.

Talde jeltzalearen eskaera Alkatetzatik zabaldu den bandoari dagokio, non Beatriz Unzuek euskarazko testua tamaina handiagoan eta nabarmenduta joan behar dela azaltzen duen araua ez baitu bete.

EAJ-PNVri tamalgarria iruditzen zaio aurreko legealdian oposizioaren kontra euskara arma bezala erabili zuten haiek, polemika faltsuak erabiliz eta EH Bilduko militanteek Maite Izagirre, orduan alkatea zenaren kontra irainak eraginez, orain lehenengoak izatea ustez defendatzen duten araua apurtzen.

EAJ-PNVko zinegotziek, aurreko legealdian gertatu zenarekin alderatuz, oposizio eraikitzaile, sendo eta zehatz baten alde egingo dute, eta horretarako, demokratikoki onartuak izan diren arauak eta planak denok errespetatu eta betetzeko daudela gogorarazi nahi diote alkateari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!