EAJk herri guztian zehar agertu diren pintadak salatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Villabona 2019ko ekainaren 19a

Ezker abertzalea bila ari den herri “distiratsu eta pozgarria” hau ote den galdetu du Amasa-Villabonako EAJren Uri Buru Batzarrak:

Amasa-Villabonako EAJk astelehenenetik asteartera herri guztian zehar agertu diren pintadak irmoki salatzen ditu. Idazterako garaian erabilitako modua eta gaia “betikoek” erabiltzen duten berbera da, urte luzeetan orain udal agintean dauden bakar batzuen laguntza osoa jaso duten “betikoena”.

EAJko udal batzordeak pintada horiek segituan kentzea exijitzen dio alkate berriari eta gaurtik aurrera, udal gardentasunaren harira, “ganberrismo politiko” hau herriari kostatzen zaiona zenbatekoa den azaltzeko eskatzen dio.

EAJrentzat, hauteskunde garaian erakutsitako “aurpegi jatorrek”, “benetako aurpegia” azaltzera eraman dute segituan: denena dena eta hainbeste esfortzurekin eraikitzea kostatu dena erabat hondatzen ari direla alegia. Beatriz Unzue aukeratu izan denetik bi egun besterik ez dira igaro, eta hasi dira betikoak berriz bide ankerra erabiltzen.

Horregatik, EAJk alkateak eta ezker abertzaleak desiratzen duten herri “distiratsu eta pozgarria” hau ote den jakin nahiko luke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!