EAJ-PNVk pintada eraso berriak salatu nahi ditu

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Villabona 2018ko azaroaren 28a

Udaletxeko eraikinaren eta eraikin partikularren kontra egindakoak dira pintaketak.

Amasa-Villabonako EAJ-PNVko Udal Batzordeak udaletxean eta plazan dauden eraikin partikularren kontra pintadekin egindako erasoak salatu nahi ditu.

Oraingo honetan, herrigintzarako baliogarria izan daitekeen “balentria” honen autoreak Ernaiko kideak izan dira, ezker abertzalearen barruan kokatzen den taldea. Ekimen hauek atzera pauso nabarmena direla ikusik, eta burutu dituztenak anker batzuk direla argi geratzen denez, ez dugu ulertzen nola EH Bildu isilik geratzen den eraso hauen aurrean. EAJ-PNVri, EH Bilduk Errebote Plaza denona dela eta berritu egin behar dela esaten duenean hipokrisia zurrunbilo batean sartzen dela iruditzen zaio, ez baitiote ezker abertzaleko gazteek egindako ekintza axolagabeei kritikarik egiten. EH Bilduk, herriko gune ezberdinak berritzeko benetako intentzioa baldin badu, bere militante eta jarraitzaileekiko neurriak hartu beharko lituzke eta herrigintzaren alde jarri.

Azkenik, Amasa-Villabonako EAJ-PNVk pintada horiek kentzeko eskari formala egiten dio Udalari eta denonak diren kontu publikoetatik zitalkeri hau ezabatzea kostatu dena herritarrei azaltzea eskatzen dio.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!