Pasa den uztailaren 12an, Ogasuneko udal komisioak, EAJ-PNV eta PSEren aldeko botoekin eta Bilduren abstentzioarekin (beti bezala bidean oztopoak jarriz), Amasa-Villabonaren garapenerako inbertsio pakete garrantzitsu bat onartu zuen.
Horietako bat Errebote plaza erabat eraberritzeari zegokion, herriko bizitza sozialaren, politikaren, kulturaren eta kirolaren sinbolo eta nukleo garrantzitsu bat den plaza. Eremu honen fisionomia erabat eraberritzea da ideia, urte askoren poderioz, instituzioen utzikeriagatik eta kalea eurena dela pentsatzen duten pertsonen eraginez hondatzen joan baita. Erreforma honekin, zoladura aldatu, argiztapen berria ipini eta plazako zein udaletxeko aurreko hormak pintatuko dira (legealdi honen hasieran pintada batekin erasotua izan zena).
Erreforma honen helburua, plazak jasaten duen utzikeria eta zahartze egoerarekin amaitzea da. Eremu polibalentea, oraingo erabilerak errespetatuko dituena, eta aldi berean, plazari izena ematen dion errebote jokoa, amasa-billabonatarren patrimonioa den eta tradizio historikoa duen kirolaren identitatearen balioa azpimarratzea oinarritzen da.
Horregatik, orain dela ez asko, 395.454 euroko aurrekontua duen proiektua onartu zen, harrizko eta lur koloreko zoladura berria, hormen egokitzapena, Kale Nagusi aldera ematen duen frontisaren aldamenean dagoen harri-hormaren eraisketa, euri uren saneamenduaren hobekuntza, frontoiaren segurtasun sarearen ordezkapena, Udaletxera bideratutako argi apaingarri puntuak dituen argiztapen berria, jolas lekua etab. biltzen dituena.
Bere momentuan, partidu politiko guztiak jarri ziren proiektu honen jakinaren gainean eta gauzak behar den bezala egiteko, hainbat bilera egin dira Behar Zana elkarteko arduradunekin, eta beraien laguntza osoa jarri dute proiektu hau aurrera eraman dadin, eta ez hori bakarrik, kiroleko hainbat zentzu hobetzeko ere beraien kolaborazio osoa eskaini digute.
Ilusio eta interes handiko proiektua da, gardentasun, zorroztasun eta errebotea bizirik irauteko hainbat ahalegin egin dituen kirol entitatearen koordinazioarekin garatu dena.
Baina dirudienez, Bilduri ez zaio halakorik axola. Herritarren ikuspegia bigarren mailakoa da beraientzat, hondakinen kudeaketaren gaiarekin erakutsi zuten moduan. Etorkizuna duten ekimen positiboak sustatzea ez dago beraien plangintzan eta beraien obsesio bakarra, kosta ala kosta, boterea lortzea da: egi-erdien eta gezurren bitartez, jendea manipulatzeko eta udalaren aurka jartzeko helburua duten hitzaldiekin, faltsukeriez baliatuz jadanik ahazten ari ginen amorru soziala berpiztuz. Hori da axola zaion gauza bakarra.
Honako hau da Bilduk gure herriarentzat duen proposamena: ezer ere ez.
Udal politikak partidismotik ahal den urrunen egon behar duela defendatu dugu beti, eta horregatik, Errebote Plazako eraberritze proiektua defendatzeaz gain, Udalak duen inbertsio politikak ere defendatzen dugu, ez baita momentu honetan eta etorkizunean landu beharreko plana bakarrik garatzen ari, ezker abertzalearen aurreko legealdietako kudeaketa txarra ebidentzian uzten ere ari baita.