Beste behin, eta gehiegi dira jada, ezker abertzaleak pausu bat gehiago eman du eremu publikoetan publizitate eta propaganda jartzea erregulatzen duen ordenantza berriarekiko hasi duen boikot kanpainan. Ordenantza, gehiengoz onartu zen pasa den martxoko plenoan (EAJ-PNV eta PSE-EE) eta EH Bilduk emandako hitzari kale eginez, ez zuen negoziatu nahi ere izan
Kasu honetan, Ernaiko gazteak izan dira soberania politikoko erabakien aurrean beraien errespetu partikularra erakutsi nahi izan dutenak, kalea zikinduz eta gure herriko eremu berezietan kolaz itsatsitako kartelak jarriz. Erabat zikina den ekintza hau ezker abertzaleak gidatutako boikot kanpainaren barnean sartzen da. EH Bilduk dioenez, “kaleak denonak dira eta adierazpen askatasunak ez du mugarik” eta, horregatik, edozein akzio justifikatuta dago. Honetan oinarritzen da beraien udal kudeaketa: nire interes propioetarako balio duen guztia onartuta dago. Horrelako jarrerekin Amasa-Villabonak aurrera egin al dezake?
EAJ-PNVtik boikot ekintza hauek salatu nahi ditugu, udaletxean demokratikoki hartutako erabakien aurreko errespetu falta izateaz gain, udal aurrekontuari kalte ekonomiko garrantzitsua eragiten diotelako.Hain zuzen ere gure zergetan oinarritzen den aurrekontua.
Gaur, zoritxarrez, nahikoa da herriko plazari erreparatzea eremu degradatu eta zikinaz konturatzeko eta udaletxearen horma pintadaz, kartelez eta pintura orbanez josita ikusteko. Momentu honetan, herriko talde gehienek iragarkietarako panelak errespetatzen dituzte, tamalez, EH Bilduk eta bere kideek Subijana Etxea eta Errebote Plaza bezalako eremu bereziak zikintzen jarraitzen dute. Eta, hori gutxi balitz bezala, ez dute errespetatzen 1989an kartelak kolarekin itsastea debekatzen duen ordenantza ere.
Ezker abertzaleren adierazpen askatasunak, beste herritarrok kalitatezko eremu eta kale publiko garbiez gozatzeko dugun aukera eta eskubidearekin bat egin beharko luke. EH Bilduk hau ulertzen ez badu, arazo larri bat du bizikidetza sozialaren inguruan duen ikuskeran.
EAJ-PNVtik, lanean jarraituko dugu Amasa-Villabona garbi eta kalitatezko bategatik, adierazpen askatasunarekiko errespetua duen eta herritar guztiekiko eskubideak bermatuko dituena.