Irurako EAJ-k datorren legealdirako ibilbide-orria diseinatu du, udalerrirako proiektu eraldatzaileetan oinarrituta

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Irura 2023ko mai. 17a, 12:19

Gorka Sagarna hautagaiak eta bere taldeak udalerriko zerbitzuak, bizi-kalitatea eta egungo eta etorkizuneko garapena indartzeko programa aurkeztu dute.

EAJ-ren Irurako hautagaitzak bere ibilbide-orria definitu du datorren legegintzaldian herriari bultzada berri bat emateko, azken asteetan zehar herritarren ekarpenak eta proposamenak jaso eta programa honekin zein beste erakunde eta eragile batzuekin kontrastatu ondoren. Ana Leunda eta Imanol Lasa bere taldeko kideekin lan bilera egin ondoren, Gorka Sagarna alkategai jeltzaleak ibilbide orri bat aurkeztu du, «ekonomia, gizarte ongizatea eta zerbitzu eta ekipamenduen hobekuntza» ardatz nagusi gisa dituena, eta herria eraldatzeko proiektu sorta bat aurreikusten duena, «bizitzeko, lan egiteko eta gozatzeko leku are hobea izan dadin».

Sagarnaren helburua da «aire freskoa, etorkizuneko ikuspegia eta gertutasuna ekartzea» udalaren kudeaketara, eta ziurtatu du EAJ-ren taldeak beharrezko osagai guztiak dituela Irurak «beste jauzi bat» egin dezan: «Kudeatzeko eta lankidetzan aritzeko gaitasuna, herritarrekin eta beste erakunde batzuekin, izan ere hori funtsezkoa da gaur aurkezten ditugun bezalako proiektu garrantzitsuak aurrera ateratzeko. Irurarren bizi-kalitatea nabarmen hobetzea eta udalerriaren egungo eta etorkizuneko garapenerako oinarriak ezartzea helburu duten ekimenak. Kudeaketa eraginkorraren eta epe luzerako ikuspegiaren bidez, gure taldeak funtsezko hainbat arlotan aldaketa positiboak eta iraunkorrak bultzatzeko konpromisoa hartzen du».

Jeltzaleen ibilbide-orriko ekimenak hiru kategoria nagusitan biltzen dira: zerbitzuak indartzea, bizi-kalitatea hobetzea, eta udalerriaren egungo eta etorkizuneko garapena eta ekonomia suspertzeko lehentasuna. «EAJ giltzarria izan zen jada gaur egun herriak gozatzen dituen proiektuen garapenean, eta ziur gaude maiatzaren 28tik aurrera ere hala izango dela. Gure bokazioa ekarpenak egitea da, beti modu positiboan eta modu eraikitzailean». Ildo horretan, herritarrei eta elkarteei dei egin die beren iritziak eta proposamenak iruraeajpnv@gipuzko.eus helbidera helarazten jarraitzeko, «dagoeneko errealitate bat den ibilbide-orri bat aberasten jarraitzeko, partekatuagoa den heinean, eraldatzeko gaitasun handiagoa izango baitu». 

Irurako EAJ-k prestatu duen ibilbide-orria:

  1. Errefusaren edukiontzietarako sarbidea egun gehiagotara luzatzea edo berriak ezarri pixoihaletarako edo konpresetarako. Altzari eta objektu handien bilketa egun gehiagotara zabaldu.
  2. Ibaiaren pasealekua hobetu, haren irisgarritasuna bermatuz, asfaltatuz edo zurezko trabesekin, eta argiztapena eta hiri-altzari berriak jarriaz.
  3. Saltoki berriak irekitzeko erraztasunak eman, diru laguntzak handituz. Irurak egunerokotasunerako beharrezkoak diren zerbitzu guztiak izan ditzan lan egin, supermerkatu berri bat, esaterako.
  4. Laskibarren eta Zilar kalean pantaila akustikoak jarri, irurarren bizitza hobetzeko. Foru Aldundiarekin batera, trafiko astuna desbideratzeko irtenbideak aztertu, erdigunetik igaro ez dadin.
  5. Loatzoko skate park-a lekualdatu, plazak lehengo erabilera berreskura dezan, eta, gainera, bainu publiko bat instalatu. Kaskailu plazako parkea konpondu eta ur jolasen parke bat egin garbitokiaren aurrean.
  6. Autobus-geralekuetan informazio-pantailak jarri, ordutegien eta iritsieren berri emateko. Laskibar hobeto lotzeko bidegorri bat eraiki eta espaloiak zabaldu.
  7. Etxebizitza berrien eraikuntza sustatu eta erabilera horretara bidera daitezkeen eraikinak eta lokalak birgaitu. Pisu hutsen alokairua ere bultzatu.
  8. Apaizaren etxean aterpetxe bat egokitu, eraikinari zerbitzu berriak emanez eta, horrela, herriko ehun ekonomikoa eta soziala biziberrituz.
  9. Gizarte-zerbitzuak programa berriekin indartu, hala nola mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzako etxez etxeko janari-zerbitzuarekin. Atzerritarrek Irura beren etxe gisa senti dezaten bermatu.
  10. Ehun ekonomikoarekiko lankidetza estutzea, herriko enpresen beharrei erantzuteko, inbertsio berriak erakartzeko eta kalitatezko enplegua indartzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!