Davila ahizpak eta Iriarte, bikain

Danok Danena halterofilia taldeak 2014ko balantzea egin du, eta hiru pultsulariren emaitzak nabarmendu dituzte: Davila ahizpak eta Jon Ander Iriarte.

Azken hau Euskadiko txapeldun gelditu zen iaz; Aynabel Davila Espainia mailan nabarmendu zen, eta bere ahizpa, Susana Davila, dominak lortzen han eta hemen ibili da. Horrez gain, Europako Txapelketan lehiatzeko aukera izan zuen billabonatarrak, Kroazian eta Polonian.

Aynabel Davila (2002)
•Euskadiko Teknika Txapelketa (2.).
•Espainiako Teknika Txapelketa (3.).
•Gipuzkoako 15 urte azpikoen Txapelketa (1.).
•Euskadiko 15 urte azpikoen Txapelketa (1.).
•Espainiako 15 urte azpikoen Txapelketa (1.).
•Espainiako 17 urte azpikoen Txapelketa (2.).

Susana Davila (1998)
•Gipuzkoako 17 urte azpikoen Txapelketa (1.).
•Gipuzkoako Junior Txapelketa (1.).
•Gipuzkoako Absoluto Txapelketa (1.).
•Euskadiko 17 urte azpikoen Txapelketa (3.).
•Euskadiko Absoluto Txapelketa (1.).
•Espainiako 17 urte azpikoen Txapelketa (1.).
•Espainiako Junior Txapelketa (2.).
•Espainiako Absoluto Txapelketa (4.).
•Europako 17 urte azpikoen Txapelketa (10. / Polonian).
•Europar Batasuneko 17 urte azpikoen Txapelketa (3. / Kroazian).

Jon Ander Iriarte (1990)
•Gipuzkoako Absoluto Txapelketa (1.).
•Euskadiko Absoluto Txapelketa (1.).
•Espainiako Absoluto Txapelketa (6.).
•Espainiako Kluben Arteko Txapelketa (4.).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!