Aulkitik: Cristina Amondarain

Erabiltzailearen aurpegia Cristina Amondarain 2015ko abe. 17a, 18:40

Larunbat honetan igoera faseko lehenengo partidua genuen Beasainen, BKL-k lehenengo fasean emaitza onak eduki zituen, beraz, bagenekien partidu zaila izango zela.

Aste osoan entrenamendu bat izateko aukera eduki genuen zubia zela eta. Hori gutxi balitz, Marta, Kubana, Lore eta Irati Aldaren bajak jasan genituen. Hala ere, partidua borrokatzeko gogoa nabaritzen zen.

Gure helburua puntu gutxiko partidua egitea zen, esan eta egin, defentsa gogorraz eta errebotea zainduz lehenengo zatia 17-19 amaitu genuen. 3. Laurdenean lehenengoa bezain indartsu eta gogotsu aritu ginen. Baina, azkeneko laurdena heldu zen… Partidua amaitzeko 3 minuturen faltan 6 bera, burumakur kantxaratu ginen, jarrera falta eta irabazteko gogorik gabe, atakean ere ez genuen gehiegi asmatzen eta besoak jetsi genituen beraiek asko asmatu zutela ikusita. Amaierako emaitza 37-54 izan zen. Lanean jarraitu beharra daukagu eta ez zaigu horretarako gogoa eta ilusioa falta.

Partida garrantzitsua izango da hurrengo astekoa, Añorgaren aurka hain zuzen. Nor garen eta zer lortu nahi dugun erakusteko egokia. Garaipena ospatzeko gure betiko txoko berezian edukiko dugu afaria eta ondoren, parranda ziurtatuta. Argi dago horretarako ere ez zaigula ez gogorik ezta ilusiorik ere falta jeje!!

1,2,3 XUXTA!!!!!!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!