Aulkitik: Cristina Amondarain

Erabiltzailearen aurpegia Cristina Amondarain 2014ko abenduaren 23a

Añorgaren aurka jokatu dugu. Liderrak izanda bagenekien partida oso zaila izango zela. Aurkaria gu baino hobeagoa izan zela esan beharra dago, hala ere, oso harro gaude egindakoaz, hasieran gaizki hasita denboraldiari buelta ematea lortu baikenuen 5 garaipen jarraian irabaziz. Igoera fasean gaude.

Jadanik lehenengo fasea bukatu da eta hori ospatzeko afaria egin genuen Lizardi elkartean senior mutilekin batera. Nola ez! Andoniren txistorra zoragarria zegoen! Parranda eder batekin borobildu genuen eguna. Bukatzeko, uste dut inoiz baino talde batuago bat garela eta lana eginez bigarren fasean zer esan handia emango dugun taldea garela. Hori bai, geure buruan sinestea falta zaigu. 1,2,3 Xusta!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!