Zerkausiko sukaldea

Erabiltzailearen aurpegia Casino Tolosa 2014ko urriaren 17a

Dagoeneko urteroko ohitura dugu ostegunean Zerkausian sukalde bat prestatu eta hainbeste ugaritu diren telebista saioen modura sukaldari ezagunak lanean jartzea.

Atzokoan Iñigo Cojo, Basque Culinary Center-eko irakaslea eta hainbat jatetxe ezagunetan lan egin eta esperientzia jasotakoa, perretxikoak prestatzeko beste ikuspegi bat erakutsi nahi izan zuen, modu erraz eta atsegin batean. Ikusleak are eta gusturago plater hoiek dastatzeko aukera izan zutenean. 

www.mikologika.org

Argazkia: Iñaki Lopetegi. www.agerremedia.com

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!