Bi Bala taldeak diskoa aurkeztuko du larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Bonberenea 2017ko azaroaren 20a

Bi Bala taldeak 'Arazo modernoak' diskoa aurkeztuko du larunbatean Tolosako Bonberenea etxean. Kontzertua 22:30ean hasiko da, eta sarrera zortzi eurokoa izango da.

Arazo modernoak izeneko disko berri honetan, hitzez beti bezain zorrotz eta umoretsu dator taldea, eta inor gutxi salbatuko da astinaldi on bat jasotzetik.

Bonberenea Ekintzak plataformak ekoiztua, Karlos Osinaga izan da soinuaren nondik-norakoen arduraduna (grabaketa eta nahasketa). Tolosako Bonberenea gaztetxeko estudioan grabatu da 2017ko irailean eta urrian. Masterizazio lanak Jonan Ordorikak egin ditu Mamia Mastering estudioan.  

Ostiralean, azaroak 24, Revolta Permanent eta On taldeak izango dira; kontzertua 22:30ean hasiko da, sei euroren truke.

Bi sarrera zozkatzen ari gara webgunean!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!