Kontzertutzarra ostiralean Bonberenean, Petti & Etxeko Uzta eta Belarmiñakekin

Erabiltzailearen aurpegia Bonberenea 2017ko azaroaren 7a

Pettik iaz aurkeztu zuen bere azken diskoa, HotzikarakEtxeko Uzta bere ohiko taldearekin grabatu zuen, hau da, Joseba Irazoki eta Iñigo eta Igor Telletxea anaiekin.

Diskoa kaleratu zutenean, hau esan zuen Andoni Tolosak, Berria egunkarian: 

"Lasaitik ekaitzera, melodiatik zaratara, xuxurlatik garrasira, poliki-poliki, baina etengabe aurrera egiten duen tren baten moduko taldea osatzen du laukoteak. Kantuari bultzaka bidea egin dezan, eta, bien bitartean, haz dadin entzulearen erraietan".

Geroztik, zuzeneko elektrikoak ematen dabiltza, sendo eta indartsu. Eta oraingoan, Tolosara doaz, Bonbereneara, giroa berotzeko asmo betearekin. 

Aurretik, Belarmiñak taldeak joko du. Hitzordu paregabea, beraz, musika maite duten guztientzat.

  • NONBonberenean (Tolosa)
  • NOIZ: Azaroaren 10ean, 22:30ean
  • NOR: Petti & Etxeko Uzta eta Belarmiñak
  • SARRERA: 8 €

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!