Irailaren 8an eskainiko duten aurkezpen kontzerturako sarrerak agortuta daude iada. Eduki duten arrakasta ikusita, irailaren 9an beste kontzertu bat eskainiko dute. Sarrerak abuztuaren 30ean, asteazkenean, salduko dituzte Bonberenean 18:00etatik 21:00etara.