Sumisión City Blues eta Cabezafuegoren kontzertuak, ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Bonberenea 2017ko martxoaren 7a

Sumision City Blues eta Cabezafuego taldeek joko dute ostiral honetan, 22:30ean. Sumision City Blues taldeak Hay un plan trazado desde arriba que se llama... lana aurkeztuko digute eta Cabezafuegok, berriz, kaleratu berri duen Somos droga. Sarrera zortzi eurokoa izango da.

Larunbatean, berriz, Estricalla, Monaguillos sin Fronteras (ZGZ) eta Rouille (ZRZ) taldeak izango dira Bonberenean. Zaragozako lagunak izango ditugu bixitan eta beraien lanak eskeiniko dizkigute. Rouille taldeak otsailean kaleratutako À la fin sera l'écrit aurkeztuko du. 22:30ean hasiko dira kontzertuak, zortzi euroren truke.

Soziedad Alkoholicarako sarrerak, salgai

Soziedad Alkoholikak “Sistema Antisozial” disko berria aurkeztuko du martxoaren 17an, ostirala, 22:30ean. Sarrera zortzi eurokoa izango da eta martxoaren 9an jarriko dituzte salgai, 18:00etan. Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahalko ditu gehienez ere. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!