El deseo del doctor taldearen akustikoa izango da urtarrilaren 28an, larunbatean, 22.30ean. Saio berezia izango da eta sarrera zortzi eurokoa izango da.
Oharra: Sarrerak erosteko eguna urtarrilak 25a, asteazkena, izango da. 18:00etatik aurrera jarriko dira salgai Bonberenean, eta pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu gehienez.