Kontzertu ugari, ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Bonberenea 2016ko abenduaren 19a

Atom Rhumba, German Carrascosa eta La Alegria del Barrio taldeek joko dute Bonberenean abenduaren 23an, 22:30ean. Sarrera zortzi eurokoa izango da.

Abenduaren 30ean, berriz, Willis Drummond taldeak eskainiko du kontzertua, Tabula rasa tour-rean, zortzi euroren truke. 

Sarrerak aldez aurretik erosteko aukera izango da abenduaren 21ean, 18:00etatik aurrera. Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu gehienez. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!