Hainbat kontzertu antolatu dituzte Bonberenean datozen asteburuetarako

Erabiltzailearen aurpegia Bonberenea 2016ko irailaren 13a

Irailaren 17an eta 24an kontzertuak izango dira Bonberenean. Anteros kataluniarrak eta The Rodeos talde japoniarra izango dira, besteak beste, Bonbereneako oholtza gainean.

Anteros Bartzelonako taldeak eta Hyedrak joko dute irailaren 17an. Irailaren 24an, berriz, The rodeos talde Japoniarra eta Oscar Venas y los Hereges izango dira South Europe tour 2016 bira jarraituz.

Kontzertuak 22:30ean hasiko dira, eta sarrera 6 eurokoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!