Bonbereneak 18 urte!

Erabiltzailearen aurpegia Bonberenea 2015ko aza. 24a, 19:28

Adin nagusitasuna, gazteen eskarmentua, iluntasuna ala argitasuna! da 18. urteurreneko leloa. Abenduaren 23an ospatuko dugu egun handia. Horrez gain beste hainbat ekitaldi izango dira.

Bonberenea Ekintzak Durangoko Azokan
Urtero moduan, abenduaren 4tik 8ra, Bonbereneak bere lekua izango du Durangoko Azokan. Aurten, Artekale 51-52an izango gaituzue, aurtengo nobedadeak eta azken urteotako uzta salduz. Hauek aurtengo nobedadeak:

Abenduak 11, Bertso gaua
Bertso gaua izango dugu, inguruko bertsolari gazte eta trebeekin.

Abenduak 12, skate festa eta kontzertuak
11:00etatik aurrera Graffiti erakustaldia izango da iluntzera bitartean. 16:30etik aurrera, berriz, XV. Skate Txapelketak Tolosaldeko skater onenak bilduko ditu. 22:30ean, Nothink talde madrildarra eta Humus tolosarra arituko dira.

Abenduak 13, Anari
“Zure aurrekari penalak” diskoa aurkeztuz kontzertua eskainiko du Anarik 20:00etatik aurrera.

Abenduak 18, antzerkia
Katramila antzerki taldeak "Hil eta bizi” lana aurkeztuko du, 22:30etik aurrera.

Abenduak 19, Kalejira
Eguerdiko 12:00etatik aurrera Bonberenea Txaranga erraldoia Tolosako kaleetan zehar ibiliko da. Ondoren, parte hartzen duten guztiekin bazkari herrikoia egingo da Bonberenean bertan.

Abenduak 23, Okupazio Eguna
18. urteurrenaren egun handia izango da, eta afari eder batekin ospatuko dugu. 23:59an su artifizialak botako dira.

Abenduak 26, hiru kontzertu
Parranda gaua izango da, Atila y los Unos, Zikiro Baby eta Little Martin Selktah izango baitira gurean.

Abenduak 29, Irrati Maratoia

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!