Azaroak 4, asteazkena: Viva Belgrado (Cordoba)
Post-Nothing generoan oinarritutako musika jorratzen du talde kordobarrak. Lau musikariaz osatutako taldea da: Angel, Alvaro, Pedro eta Kandido. Beraien azken diskoa aurkeztera datoz, 'Flores, Carne' izenekoa. Diskoa hau, hamar kantuz osaturik dago. Sarrera 8€
Azaroak 5, osteguna: Stearica (Torino)
Stearica talde italiarra mundu osoan da ezaguna. Hiru musikarik osatzen dute taldea, Francesco Carluccik, Davide Compagnonik eta Luca Paiardik. 'Ferile' izeneko diskoak arrakasta ugari izan du. Disko hori taularatuko dute Bonberenean. Sarrera 8€
Azaroak 6, ostirala: Blowfuse (Bartzelona)
2008an hasi zen laukotea da. Punk Rock eta Skateboarding generoak jorratzen dituzte beren kantuetan. Beren doinuan munduan zehar barreiatu izan dituzte. Zazpi kantuz osaturik dagoen 'Couch' izeneko diskoa aurkeztera etorriko dira Bonbereneara. Sarrera 8€
Azaroak 7, larunbata: Lo Mueso eta Za! (Herrialde Katalanak)
Lo Mueso (lo:muêso) Premià de Mar-etik dator, hain zuzen, bere rock hardcore doinuekin. 'Hoidên Limother Petity Vefuckêr' izeneko diskoa aurkeztuko dute. Bestalde, Za! bikotea Calongetik (Terrassa) dator. Papa DuPau eta Spazzfrica Ehd dira musikariak. Post World Music-eko doinuez beteko dute Bonberenea, 'Wanananai' diska aurkeztuz. Sarrera 8€
Azaroak 13, ostirala: Viven, Goliat eta Sacco
Matarò-tik datorren taldea da Viven laukotea. Ruben Martinez, Eloi Martinez, Juli Ferré eta Carlos Aranda dira musikariak. 'El solitario' izeneko diskoa aurkeztuko dute, bederatzi kantuz osatutakoa. Goliat ere kataluniarra da. 'Split w/Dead In Montana' diskoa plazaratuko dute. Sacco, berriz, Irungo taldea da. 2014an Bonbereneako estudioan grabatutako diskoa eskainiko dute berriro ere. Sarrera 5€
Azaroak 14, larunbata: Ze Esatek!
Ska, reagge, punk, rock eta funky doinuz estaliko du Bonberenea talde euskaldunak, beren azken diskoa aurkeztuz, 'Zapailatik zintzilik' izenekoa. Diskoa hamar kantuz osatuta dago eta Bonbereneako estudioan grabatuak izan dira. Sarrera 8€
Azaroak 15, igandea: Peiremans+
2005ean sortu zen Peiremans, unean uneko proiektu bat bezala, Berri Txarrakeko Gorka Urbizuk, Kashbad eta 4itzal taldeetan aritutako Txikik, eta Deabruak Teilatuetan eta Bide Ertzeaneko Imanol Ubedak bultzatuta. Bonberenea Ekintzak zigilupean bost kantuz osatutako diskoa argitaratu zuten. Hamar urte pasa dira geroztik eta eszenatokietara itzuli da. Bonberenean grabatu dituzten kantu berriak entzuteko aukera izango da. Sarrera 8€
Azaroak 20, ostirala: Tooth eta Tres41
Tooth 2009an sortu zen. Post- hardcorea dute ardatz, eta taldeari izena ematen dion diskoko kantuak aurkeztera etorriko dira. Tres41 Berriztik dator eta bost musikariz osatuta dago. Hauek ere hardcore-an oinarritzen dituzte beren doinuak, eta 'Desde el País de los Sordos' izeneko diskoa aurkeztuko dute. Sarrera 6€
Azaroak 21, larunbata: Fiachras eta Ladislao
Fiachras Haritz Artolak, Aitor Aldanondok, Jon Zangituk eta Joseba Garciak osatzen dute. Punk-rock doinuak izango dira nagusi, 'Amnesia eta Argia' izeneko beren azken lana aurkeztuz. Bestalde, Ladislao Xabier Lekuonak, Josu Errastik, Joseba Artzak eta Iker Artzak osatzen dute. Pasa den urtean Bonberenea Ekintzak zigilupean argitaratutako 'Pantailak' diskoa gerturatuko dute. Sarrera 8€
Azaroak 27, ostirala: Perlak eta Doblecapa (Madril)
Perlak talde zarauztarra 2013an osatu zen, postpunk doinuak ardatz hartuta. Miren Narbaiza, Ilargi Agirre, Maite perla eta Patxi perla dira partaideak. Izen bereko diskoa aurkeztuko dute Bonberenean. Bestalde, Doblecapa talde madrildarrak 'A todas pastillas' izeneko diskoa eskainiko du. Sarrera 5€
Azaroak 28, larunbata: 2zio eta Revolta Permanent
2zio Euskal Herriko txoko ezberdinetako kidek osatzen dute: Odei (Urruña), Jo (Ziburu) eta Gorkak (Algorta) hain zuzen. Rap estiloko musika da beraiena, eta 'Bideak' izeneko diskoa aurkeztuko dute. Revolta Permanent, berriz, bigarrenez arituko da Bonberenean. Hip-hopa, Rapa eta Elektronika nahasten ditu laukote honek, eta 'Genesis' diskoa aurkeztuko dute. Sarrera 5€