MARTXOAK 6, OSTIRALA: Lurra
Reggae eta rocka nahasten ditu. Akats Sisteman izeneko beren azken diska aurkeztuko dute.
MARTXOAK 12, OSTEGUNA: Ainara LeGardon
Bere azken lana, Every Minute, aurkeztuko du bakarlariak. Gitarraz lagunduta, sentimendu biziak transmititzeko ahalmena du.
MARTXOAK 13, OSTIRALA: Bullet Proof Lovers eta The Clanks (Frantzia)
Rock&Roll gau aparta izango da. Buller Proof Lovers talde donostiarra, NCC edo Discipulos de Dionisos taldeko kideek osatzen dute. The Clanks, berriz, Frantziatik dator.
MARTXOAK 14, LARUNBATA: Belako
Josu Ximun, Cris, Lore, Nekane eta Landerrek osatzen dute 2011n jaiotako talde gazte hau. “New wave” britainiarra aitzakiatzat hartuz, laukote mungiarrak, punk-rock doinu gordinak zein gaur egungo melodia elektroniko beroak eskaintzen ditu.
MARTXOAK 20, OSTIRALA: Fly Shit eta Managaitz
Fly Shit taldeak bere azken lana aurkeztuko du, Hardcorean oinarrituz. Managaitz, aldiz, Zarauztik dator zarata apur bat sortzeko asmoz.
MARTXOAK 21, LARUNBATA: Betunizer (Valentzia) eta Cohen
Betunizer talde Valentziarra Jose Guerrerok (gitarra, ahotsa), Pablo Peirók (baxua) eta Marcos Junquerak (bateria) osatzen dute. Cohen Urnietatik etorriko da eta beraien hardcore gogorra erakutsi eta azken diska aurkeztu asmoz.
MARTXOAK 27, OSTIRALA: Ghetto 84 (Italia) eta Stepi Selekta
Ghetto 84 Bolognatik datorren punk-Oi! taldea da. 1984. urtean hasi zuten beren ibilbidea, eta parte hartze politiko handia izan eta gero, taldea ezaguna egin zen Europako kontrakultura mugimenduan. Stepi Selektah DJa beraien laguntzaile izango da gau honetan.
MARTXOAK 28, LARUNBATA: Vomito
Punk gogorra eskainiko du talde arrasatearrak.
Kontzertu guztiak 22:30ean, hasiko dira martxoaren 12ko Ainara LeGardonena izan ezik, 20:00etan hasiko baita hau.