Egungo errealitatera egokitutako webgune berria sortu du Bonbereneak

Erabiltzailearen aurpegia Bonberenea 2014ko abenduaren 4a

Gaurtik aurrera itxura berria du www.bonberenea.com helbideak. Euskarri guztietara egokitu dugu, eta online denda ere jarri dugu.

Hamaika Web enpresak garatu du webgune berria, eta bertako Josu Sanchezek azaldu ditu berrikuntza nagusiak, "Alde batetik, gailu guztietatik kontsumitu ahal izango da: ordenagailu, mugikor, tablet...", izan ere, goraka baitoa euskarri mugikorretatik kontsumitzen dutenen kopurua.

Wordpress plataforma librea erabili dugu, eta erronka nagusia material guztia modu ordenatuan jartzea izan da: "Bonbereneak material ugari sortzen du, eta ez zen erraza guztia txukuntzea. Nahiko era bisualean jarri dugu erabiltzaileei erraztasunak emateko". Gainera, bilatzaile on bat jarri diogu.

Online denda da beste berrikuntza nagusienetako bat: "Pay pal bidez ordaindu ahal izango dira Bonberenea Ekintzakek sortzen dituen material guztiak".

Teknologien munduak ere aurrera egin ahala, aurrerantzean guk ere aldatzen jarraituko dugu, gure sua zabaltzen jarraitzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!