Aste Santu ondoren, hiru argitalpen berri

Erabiltzailearen aurpegia Bonberenea 2014ko apirilaren 16a

Oporren bueltan, Kashbad, Ladislao eta Gosek, Bonberenea Ekintzak zigilupean lan berriak aurkeztuko dituzte. Hona hemen aurrerapenak

GOSE - 'BONBERENEA SESSIONS' DVDa

Arrasateko Gose taldea izango da hiruretan lehena. Azaroaren 23an Bonbereneako pabiloian eginiko 'Gose & The family' kontzertuko zuzeneko 20 kantu biltzen ditu. Apirilaren 24tik aurrera izango da eskuragarri.

KASHBAD - 'ARRAKALAK' KDa

Hainbat urtetako geldialdiaren ondoren, bueltan da Kashbad. Diska grabatu berri duten Bonberenean, eta apirilaren 30ean aurkeztuko dute Donostiako Udal Liburutegian. Maiatzaren 16an, berriz, kontzertua eskainiko dute Bonberenean bertan.

LADISLAO - 'PANTAILAK' KDa

Ladislao talde goierritarrak LP/KD formatuan argitaratuko du 'Pantailak' izeneko lana maiatzaren 23an, Bonberenean kontzertu bat eskainiz.

LADISLAO - 'PANTAILAK' KDa

Libe gasteiztarrak ere Bonberenea Ekintzak-ekin kaleratuko du bere lan berria, 'Ihesaldi Handia'. Maiatzaren 22an aurkeztuko du, eta maiatzaren 25ean igoko da Bonbereneako oholtzara.

ibe izango dugu bere taldearekin batera. Libek eta bere taldeak diska berria aurkezten izango dira gau honetan "Hiesaldi Handia" aurkeztuz. - See more at: http://www.bonberenea.com/#sthash.IONBbpZn.dpuf

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!