Asteburuko kontzertuak

Erabiltzailearen aurpegia Bonberenea 2014ko apirilaren 10a

Ostiralean, Porco Bravo eta Stupenda Jones izango ditugu. Larunbatean, Betunizer, eta astelehenean, Ten Volt Shock talde alemaniarra.

APIRILAK 11, OSTIRALA:

Punk eta rock doinuak izango ditugu Porco Bravo eta Stupenda Jones taldeen eskutik. Porco Bravo Barakaldon sortu zen, eta zuzeneko indartsua duen taldea da. Aldaketa hainbat jasan ditu azken urteotan, baina ez du esentzia hori galdu. Stupenda Jones, berriz, Sakanatik dator, Olazti eta Altsasu artetik. 

APIRILAK 12, LARUNBATA:

Betunizer Valentziako hirukoteak hiru diska atera ditu eta Estatu Batuetan kontzertu batzuk eman ondoren Bonbereneara etorriko dira euren azkeneko diska, "Gran Veta" izenekoa eta urrian aurkeztutakoa aurkezteko asmotan.

APIRILAK 14, ASTELEHENA:

Ten Volt Shock Alemaniatik datorkigu. Hainbat urte daramatza musikaren munduan murgilduta, eta lau LP eta hainbat split eta 7" argitaratu dituzte. Europan zehar egiten ari diren biran, Bonberenean geldialditxo bat egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!