Hardcore eta Punk rock doinuak asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Bonberenea 2014ko martxoaren 18a

No More Lies taldeak emango du kontzertua ostiralean, eta larunbatean, bi talde izango dira: Lokaltones eta Tony Metralla & los Antibalas.

Ostiral gauean, No More Lies taldeak Hardcore doinuak ekarriko ditu Bonbereneara, 22:30etatik aurrera. Talde kataluniarrak ez ditu disko asko argitaratu nahiz eta ibilbide luzea duten. Dena den, duela gutxi estudioan sartu eta beren azken lana gerturatuko dute.

Larunbatean, berriz, punk rock musika izango da nagusi geurean, bi talderen eskutik. Batetik, Lokaltones talde gipuzkoarra izango da. Ondoren, Tony Metralla & los Antibalas-ek joko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!