Martxoaren 13an, osteguna, Kanadako Old Seed eta Occhi di Farfalla izango dira. Old Seed bakarlariak europan bira handi bat egingo du eta Tolosa izango du geldialdietako bat. Occhi di Farfalla, bestalde, letra feministak rock doinuz janzten dituen proiektu akustikoa da.
Hurrengo egunean, ostiralean, Madrilgo Minor Empires taldeak bisitatuko gaitu. Nothink taldeko errautsetatik sortua da, eta diska atera berri dute, internetetik bakarrik saldu bada ere. Toundra talde madrildarreko gitarra jolea ere Minor Empires-en parte da. Kalitatezko taldea da.
Asteburua borobiltzeko, Txuma Murugarren & Angel Unzu eta El fill del mestre talde kataluniarra izango dira.
Kataluniak protagonismo gehiago izango du hurrengo asteburuan, izan ere, hilaren 21ean No more lies talda izango baita. Denbora asko darama talde honek musikaren munduan, baina lan gutxi kaleratu ditu, zuzeneko kontzertuetan zentratuz. Orain, ordea, estudioan sartu dira eta beste diska bat grabatu dute. Hardcore gau brutala izango dugu, beraz, Bonberenean.
Martxoaren 22an, Localones eta Tony Metralla y los antibalas izango dira geurean. Lehenak Gipuzkoako txoko ezberdinetatik datorzkigu eta beraien diska berria aurkezten ari dira Euskal Herritik barrena. Bestalde, Tony Metralla & Los Antibalas taldeak punk rock gogor eta zuzena ekarriko digute.
27koa, kontzertu ona izango dugu, We Are Standard talde izango baita Bonberok oholtzan. Bilbotarrak aski ezagunak dira eta 'Day' izeneko diska berria aurkezten ari dira.
Ostiralean, 28an, Moby Dick eta Joseba B Lenoir bakarlariak izango dira. Biek diska berria argitaratu berri dute. Azken honek, bere ibilbidean bigarrena du.
Hilabetea amaitzeko, puntako beste talde bat izango dugu Bonberenean: Atom Rhumba. Rock & Rollarekin jolasean dabilen laukotea da, estatuan aski ezaguna, eta hainbat disko ditu. Bonbereneako estudioan ari dira orain burubelarri beraien proiektu berria prestatzen.