Asteburuko kontzertuak: The Icer Company, Señores eta Capsula

Erabiltzailearen aurpegia Bonberenea 2014ko urtarrilaren 22a

Ostiralean, The Icer Company eta Señores taldeak izango ditugu Bonberenean 22:30etatik aurrera. Larunbatean, berriz, Capsula taldea, ordu berean.

OSTIRALA: The Icer Company taldea Iruñeatik dator beraien diska berria aurkeztera, "Ur Abisalen Espedizioa" deiturikoa. Hauekin batera Señores talde bilbotarra izango da.

LARUNBATA: Capsula Talde argentinar-euskalduna berriz ere izango da Bonberenean beraien diska berria aurkezteko asmoz, "Solar Secrets" izenekoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!