Asteburuko kontzertuak: Governors, The Soulbreaker eta Same Old

Erabiltzailearen aurpegia Bonberenea 2014ko urtarrilaren 8a

Ostiralean Governors taldea izango da, eta larunbatean, The Soulbreaker eta Same Old.

Ostiralean, 22:30ean, Governors talde arrasatearra izango dugu Bonbereneako eszenatokian. TBere azken lana, "Morphinapolis" izenekoa, eskainiko dute. 

Larunbatean, berriz, ordu berean, The Soulbreaker eta Same Old talde gasteiztarrak arituko dira. Lehenak diska atera berri du taldearen hamargarren urteurrena ospatzeko eta hau aurkeztuko dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!