Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzoko egunean, Bonberenea Txaranga BEC-en izan zen Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia alaitzen. Goizean 10:30ean hasi ziren ilara luzean itxaroten ari ziren ume eta gurasoen gozamenerako. 12:00etan hasi zen saioa eta amaieran eszenatokian izan ziren pailazoekin. Gauza bera errepikatu zuten arratsaldean. Guztira ia 10.000 pertsona izan ziren irri eta algaraz betetako bi saioen artean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?