Asteburuan Bonberenean...

Erabiltzailearen aurpegia Bonberenea 2013ko azaroaren 22a

Gaur Mendeku itxua izango dugu Bonberenean, 22:30etatik aurrera. Bihar, berriz, Gose & the family-rekin Bonberenea Sessions kontzertu formato berriari emango diogu hasiera

Gaur gauean, metal doinuak izango ditugu Mendeku Itxua talde usurbildarren eskutik Bonberenean 22:30etatik aurrera. Bihar berriz, GOSE arrasatearra izango da. Bonberenea Sessions izena eman diogun formato berri bati hasiera emango diogu. Gonbidatu bereziak izango dira: Doctor Deseo taldeko Francis, Pirritx eta Porrotx, Itziarren Semeak taldeko Ibon, Andoni eta Petti bakarlariak, Naroa Gaintza, Anger taldeko Arkaitz, Xabier Silveira, Antzart eta DZ Dj-a. 22:30ean hasiko da eta sarrerek zortzi euro balio dute. Aipatu bestalde, esertzeko lekua izango dela, baina mugatuak izango direla. Animatu zaitezte!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!