Glaukoma taldeak bigarren diskoa aurkeztuko du ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Bonberenea 2013ko urriaren 16a

Glaukoma talde tolosarak bigarren diska argitaratu berri dute Bonberenea Ekintzakekin batera. VOL1 izeneko lehen diskaren arrakastaren ondoren, gauza bera egitea espero dute gazteek VOL2 izeneko diskarekin. Kontzertua 22.30ean hasiko da eta sarrera 8 eurokoa izango da. Glaukomarekin batera, Little Martin Selektah izango da reagee, danceshall edota jungle doinuekin Bonberenea girotuz. Aipatu, bestalde, Glaukoma hilabete amaieran Japonera joango dela astebetez eta hainbat kontzertu emango dituztela bertan

.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!