Urriak 6, ostirala: Unicornibot eta Sacco

Erabiltzailearen aurpegia Bonberenea 2013ko urriaren 4a

Uda Bonberenea Sutan prestatzen ibili ondoren, merezitako oporrak igaro ditugu irailean. Bada, urria iritsi da eta bueltan gara. Hemendik aurrera, ia ostiralero eta larunbatero kontzertuak izango ditugu Bonberenean. Gaur gauean, Unicornibot eta Sacco izango ditugu eszenatokian, 22:30etatik aurrera, hain zuzen. Unicornibot talde galiziarrak diska atera berri dute eta beraien Post-Rock-Punk doinu indartsuak beraiekin ekarriko dituzte. Sacco irundarrak ere Post-Rock-Punk doinuez batera zuzeneko ikusgarria ekarriko digute.

http://youtu.be/ob8VUspb8FA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!