Udaletxea berritzeko parte hartze prozesua martxan jartzea lortu da

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Irura 2018ko apirilaren 24a

Apirilaren 18an hirigintza batzordea ospatu zen, eta bertan udaletxea berritzearen gaiari buruz hitz egin zen.

Udal gobernu honen asmoetan ez egon arren, badirudi herritarren erreakzioari esker parte hartze prozesu bat martxan ipintzea lortu dela. Irurako EH Bilduk zorionak eman nahi dizkizue, herria eta parte hartzearen alde emandako pausoengatik. Orain, benetako parte hartze ariketa ematen dela ziurtatzeko lanean jarraituko dugu.

Dirudienez, EAJ-PNVk hiru aukera aurkeztuko ditu prozesu horretan:

1. Hasieran aurkeztu zuen proiektua (1.369.000 euro + kredituaren interesak eta mobiliarioa = 1.740.000)

2. Hirugarren solairua aurrerago egiteko uzten duen aukera (1.292.000).

3. Hirugarren solairua egin gabe (1.193.000).

EH Bilduk prozesu horretan proiektua hasieratik aztertzea proposatuko du berriz ere. Aurrekontua 10 urtetan zeharo baldintzatuko lukeela ikusirik, herriaren beharrak, tartean udalarenak, aztertzea proposatuko dugu. Aztertu ondoren, lehentasunezkoak diren horiek zehazteko.

Informatzen jarraituko dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!