[GUTUNA] 2017ko Irurako aurrekontuaren aurrean

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Irura 2017ko mar. 2a, 15:56

Otsailak 22an onartu ziren 2017 urterako aurrekontuak Iruran, EAJren aldeko bost botoekin, eta EH Bilduren aurkako lau botorekin.

Zergatik eman genien ezezkoa aurrekontu hauei? Gure proposamenetako bat bera ere onartu ez zelako. Hauek izan dira gure proposamen nagusiak:

(1) Aurrekontuen lehen pauso garrantzitsua diru bilketa da. Zentzu honetan proposatzen dugu EAJak hartu dituen erabaki batzuk berrikustea, hala nola etxe hutsen errekargua kentzea eta aldiz hondakinen zerga %12,5 igotzea, batez ere igoeraren arrazoietako bat erraustegiaren ordainketa dela kontutan izanda.                    

(2) Proposatzen dugu Zaharretxe proiektua martxan jartze.

(3) Proposatzen dugu frontoiaren erabilpena hobetzeko gastuak egitea: espazioen banaketa, insonorizazioa, isolamentua…

(4) Proposatzen dugu Euskara arloan murrizketarik ez egotea: euskara sustatzeko ekimenak 2016ko 5.875 eurotik 3.050 eurotara jaitsi baitira (Gu ere Bertsotan bezalako programak murriztu egin beharko direlarik), eta euskara arloko diru-laguntzak 19.900 eurotik 17.500 eurotara jaitsi baitira. Zer dela eta egin dituzte murrizketa hauek? Ze irizpide erabili dute eta nola konpentsatuko duten murrizketa hori? Zergatik euskaran? Erantzunik gabe geratu zaizkigun galderak

(5) Proposatzen dugu Udalbiltzari dagokion diru ekarpena egitea.

(6) Proposatzen dugu herria gurutzatzen duen errepidetako abiadura gutxitzeko badena jartzea herri sarreretan.

(7) Proposatzen dugu efizientzia energetikoari lotutako neurriak hartzea, eta ildo horretan, Biomasari lotutako proiektu bat martxan jartzea, nun bilduko dituen, udaletxea, Zarretxea, haur eskola berria eta gela biribileko eraikina.

(8) Proposatzen dugu aurrekontuak oposizioarekin negoziatzea, eta herritarren parte-hartzearentzako ere bideak irekitzea (Bilduk 2011-15 legealdian egiten zuen bezala). Ikastolak plazan libratuko dituen eraikinen kasuan adibidez, Ohizko Batzar batean diru-laguntza eskaera bat aurkeztu zelako zeharka enteratu ginen Haur-Eskola berria nora joango zen (200.000 euro baino gehiagoko obra), eta prentsako elkarrizketa batean enteratu gara Ludoteka nora mugituko den.

EAJk ez du bere proiektutik koma bat ere mugitu. Otsailak 10ean bidali zigun aurrekontu proiektua. Otsailak 15ean egin zen Ogasun Batzordea. Otsailak 21ean bidali genuen gure proposamena, negoziatzeko borondatearekin. EAJren erantzuna: “berandu zela, Ogasun Batzordea zela horretarako momentua”. EAJk egunero horretara 8 ordu dagoen teknikari batekin aurrekontuak prestatzen hilabeteak pasa ondoren, guk bost egunetan erantzutea exijitzen digu. EAJk bere gobernatzeko modu “berriaren” ardatz modura saltzen dizkigun “parte-hartze” eta “gardentasunaren" zantzurik ez daukagu gure herrian behintzat.

Irurako EH Bildu

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!